CD Pasajes eta Tolosa taldeek Atotxa futbol zelaian jokatutako 1993-94 denboraldiko Gipuzkoako Kopa finala. Pasai Antxoko taldea 1-0 nagusitu zen Ekain aurrelariak buruz sartutako gol bati esker. Denboraldi hartan Preferente mailan jokatzen ari ziren pasaitarrak. Tolosa, berriz, Hirugarren mailako taldea zen.