Gipuzkoako Ohorezko Mailari zegokion 11. jardunaldian, Anaitasuna zortzi eta hiru garaitu zuen Amaikak Bat taldea. Ander Arabaolaza (2), Asier Ugarte, Mikel Arzalluz, Ander Pastrian eta debarrek bere atean egindako beste bi golek Txerloiako aspaldiko gol festarik handiena ahalbidetu zuten.
Hirugarren Mailari zegokion 36. jardunaldian, Anaitasunak bi eta hiru irabazi zuen Muskizko El Malecón zelaian, Somorrostroren aurka. Julen Iriarte (2) eta Ander Arabaolaza izan ziren Anaitasunaren golegileak.
Hirugarren Mailari zegokion 26. jardunaldian, Basconiak hiru eta huts irabazi zion Anaitasunari Artunduaga zelaian.
Ander Arabaolazak ukelelearekin doinuak jarrita, Unai Aranbarrik eta Beñat Landak hiru bertso kantatu zituzten Hirugarren Mailara igotako egunean.